Eskualdeko enpresentzat ikastaroak antolatuko ditu Tolosaldea Garatzenek

Ataria 2023ko otsailaren 28a

Lehiberri Eskola egitasmoaren barruan, enpresetako kudeatzaile eta langileak formatzeko zortzi ikastaro antolatuko ditu Enpresen Sailak. 

2023ko egitarauak zortzi ikastaro biltzen ditu, Gipuzkoako Bazkundearekin, Sukhena, Impulsa eta Zurekin Coach enpresekin elkarlanean antolatutakoak. Martxoaren 2an izango da lehen ikastaroa, eta azarora bitarte beste zazpi saio eskainiko dituzte. Ikastaro guztiak Lehiberri Zentroan izango dira, ekaineko saioa izan ezik, hori Emari Coworking Gunean izango baita. Izen-ematea Tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.

2023ko programa

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!