Mozorro lehiaketan parte hartzeko azken orduak

Ataria 2023ko ots. 28a, 18:00

'Etxera joateko erbiak' mozorroa, lehiaketan parte hartu duen bat.

Gauerdian amaituko da Ataria’-k antolatutako Mozorro Lehiaketan parte hartzeko aukera. Ez galdu aukera zure argazkia bidaltzeko, sari ederrak lortu ahalko dira!

TOLOSALDEKO ATARIA-k inauterietako mozorroen argazkiak bildu eta sariak banatuko ditu aurten ere!

Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira Ataria.eus-era eta gaur, otsailaren 28a, 23:59ak arte izango da bidalketa egiteko epea.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu, zorte on!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!