Azken egunak mozorro lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2023ko otsailaren 27a

'Sons of inauteri' mozorroa, lehiaketan parte hartu duen bat.

Bihar amaituko da ‘Ataria’-k antolatutako Mozorro Lehiaketan parte hartzeko aukera; sari ederrak lortu ahalko dira, ez galdu aukera!

Igaro dira inauteriak eta egunotan ateratako argazkiek lagunduko dute egun horietan bizitako uneak ahanzturan gera ez daitezen. Hori soilik ez. Argazki horiek ATARIAK antolatutako Mozorro Lehiaketan parte hartzeko aukera ere emango baitu. Mozorroekin ateratako argazkiekin parte hartu ahal dute Tolosaldeko herritarrek, eta sari politak eskuratzeko aukera izango dute.

Inauterietan mozorrotutako argazkia edo argazkiak aukeratu eta Ataria.eus-en Mozorro Lehiaketaren atalean modu errazean igo ahal dira. Asteartera bitarte izango da parte hartzeko aukera.

Behin parte hartzeko epea bukatuta, bozketa egiteko unea iritsiko da eta martxoaren 15a bitarte iraungo du. Bi sari eta bi zozketa egingo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa': Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 120€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: KIMETZ dendako ANDIA etxeko jertsea.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako bi kaxa zozkatuko ditugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!