Osakidetzako sindikatuek dei egin zieten langileei kalera irten zitezen, «osasun sistema publikoaren desegitea» salatzeko. Bada, Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataformak bat egin du mobilizazioekin eta Donostian izan dira. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SMEk egin dute deialdia. Antolatzaileen arabera, osasun sistema publikoaren alde inoiz egindako manifestaziorik handienak izan dira.