Elurra mendi tontorretan geratu da, oraingoz

Ataria 2023ko otsailaren 23a

Arratsalde iluntzean 500 metrotara jaitsiko dela diote iragarpenek. Goizean 700-800 metrotan kokatu da, Iker Ibarluzea Atariako eguraldi adituak esan bezala. Biharko, giro lasaiagoa iragarri du Ibarluzeak.

Ostiralean, Iker Ibarluzearen arabera, goizean goiz oraindik hodei dezente izango da eta euri tantaren bat edo beste izango da, non elur modura izango den 1000 metrotik gora. Goiz erdirako ordea ateri egongo da eta ostarteak irekiko dira, arratsalde partean giro polita nagusituko delarik. Hego-haizea ibiliko da eta tenperaturek gora egingo dute, 10-11ºC-tan joaz goia.

Goiko argazkietan, Urkizu eta Berastegi inguruak ikus daitezke, goizean eta eguerdian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!