Larrauri eta Cabang irurarrak hamalaugarren, Martinez de Rituerto tolosarra bosgarren

Ataria 2023ko otsailaren 23a

Pasa den asteburuan Madriden maila absolutuko atletismoko pista estaliko Espainiako Txapelketa jokatu zen. Bertan eskualdeko hiru atleta izan ziren, hirurak Errealekoak.

200 metrotan Joseba Larrauri irurarrak 21.86ko marka egin zuen kanporaketetan eta ezin izan zuen finalerdietara pasa. Guztira 14. gelditu zen.

60 metro hesietan John Cabang irurarrak bere marka berdindu zuen kanporaketetan, 7.94ko denborarekin, baina finalerdietan 8.08 egin ondoren, ez zuen finalerako txartela lortu. Guztira 14. gelditu zen.

Bukatzeko, Ander Martinez de Rituerto tolosarra pertika jauzian 5.a izan zen 5.20 metroko markarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!