Gaur, otsailak 24, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko otsailaren 24a

Mahai jolasak, Berrobi Kantari, odol ematea, ikastaroa, haur antzerkia eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, otsailak 24

 

 

Gaztezulo

Zizurkil

Mahai jolasak.


 

Gaztelekua

Anoeta

Nor da nor?


16:10

Ahoz Ahoz

Berrobi

16:10. Berrobi Kantari, plazan. 20:00. Ipuin kontaketa helduentzako, Etxolan. Zoa Meza (Nikaragua) eta Maite Franco (Euskal Herria).


16:30

Odola ematea

Kultur etxea, Tolosa

Odola emateko saioa, Gipuzkoako Odol Emaileen eskutik. Hitzordua egunean bertan hartu behar da 43 00 78 84 telefono zenbakian.


17:00

Ikastaroa

Akam espazioa, Amasa-Villabona

Joskintza hasiberrientzat.


18:00

Haur antzerkia

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Tarzan'. Mar-mar teatro. Sarreraren prezioa: 5 euro.


19:00

Hitzaldia

Baliarrain

Baliarraingo historia hitzaldia.


19:00

Elkarretaratzea

Berastegi

Azken ostirala izanik, presoen eskubideen alde elkarretaratzea, plazan.


19:30

Elkarretaratzea

Anoeta

Azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.


20:30

Kontzertua

Leidor antzokia, Tolosa

'Manhattan Tour'. Cafe Quijano.


22:00

Ostiral kulturalak

Orexako ostatuko ganbara, Orexa

'Luze edo motz' binakako bakarrizketa, Ostiral Kulturalen barruan.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

18:30

20:30

Tolosatzen

Laskorain ikastola, Tolosa

Ikastaroa. Batukada feminista. Ainara Sarasketa irakaslearekin. 10 euro.

 

10:30

19:00

Banaketa

Kultur etxea, Alegia

Hondakin organikoentzako poltsa banaketa. 10:30-12:30 eta 17:00-19:00.

 

 

Tolosako Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Photocall morea.


09:00

11:00

Kz Gunea. Segurtasuna

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

Aurrez aurrekoa. 'Erosketa eta ordainketa segurua Interneten'. 4 ordu. Gaztelaniaz.


16:00

18:00

Kz Gunea. Irudia eta bideoa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

Aurrez aurrekoa. 'Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak'. 4 ordu. Gaztelaniaz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!