Inauterietan ere, babestu Ataria

Ataria 2023ko otsailaren 16a

Atariak, urtero bezala, esfortzu berezia egingo du inauterietan gertatzen dena herritarrei kontatzeko.

Guztion artean Ataria sendo bat izan dezagun, egin Atarikide!

Batetik, egunkaria banatuko da egunero, hau da, Ostegun Gizenetik Hausterre Egunera bitarte. Azken hori gainera, 16 orrialdeko egunkari berezia izango da, inauterietako egunak bereziki irudietan jasoko dituena. Argazkiekin batera, komikiak, elkarrizketak bitxikeriak eta beste hamaika kontu jasoko dituzte egunkariek.

Bestetik, ikus-entzunezkoei indar berezia berezia emango zaie aurtengoan, eta inauterietako ekitaldietako argazkiak zein bideoak Ataria.eus-en egongo dira unean unean ikusgai, txupinazoaren momentutik hasita. Festa lehertuko den unea zuzenean jarraitzeko aukera izango da, eta hortik aurrera, txarangen kalejirak, zezen festak, dantzaldiak, mozorroak eta konpartsak, diana, aisialdi taldeak eta beste hainbat une webgunean eta sare sozialetan jasota geratuko dira.

Inauterietan ATARIA mozorrotu egingo da, inauteriei ezetz esateko ez baitago aitzakiarik. Beraz, inauterietan murgiltzeko leku aproposenaren bila dabilenak ez dezala gehiago bilatu, eta jarraitu inauteriak ATARIA-n!

Eta honek horrela jarrai dezan, noski, babestea ere beharrezkoa dugu, kontsumitzea bakarrik ez delako nahikoa; beraz, kontsumitzen jarraitzea bai baina babestea ere eskatzen dizugu. Horretarako, eskaintza berezi bat prestatu dugu: Ataria-ko aleak etxean jaso nahi badituzu, 90€ko kuotaren ordez, 77€ ordainduko dituzu urte honetan. Atarikide digitala izan nahi baduzu, eta egunkaria eta astekaria PDF formatuan irakurri, 62€ ordaindu beharrean, urteko harpidetzak 52€ko prezioa izango du. Eskaintza honek otsailaren 23rarte iraungo du.

Guztion artean Ataria sendo bat izan dezagun, egin Atarikide!

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!