Altuna III.a eta Tolosa finalerdietan egongo dira

Ataria 2023ko otsailaren 13a

Erik Jakak txapelketari agur esango dio ligaxkaren amaieran. Peña II.ak azken bi jardunalditan dena eman beharko du, txapelketan jarraitzeko.

Bi jardunaldi falta dira binakako txapelketaren lehen ligaxka amaitzeko. Lehen bi sailkatuak finalerdietan egongo dira, eta bi postu horiek erabakita geratu ziren asteburuan. Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Tolosa finalerdietan daude.

Play off-etako lau bikoteak oraindik ez daude guztiz zehaztuta. Ezkurdia-Martijak ez dute azken hitza esan. Horrek Jon Ander Peña eta Mariezkurrena II.a estu hartzen ditu. Erik Jaka da txapelketari agur esango diona ligaxkaren amaieran. Aurrez, ordea, Tolosako inauterietako jaialdian jokatzeko aukera izango du. Partida hori astelehenean izango da Beotibarren. Aurkariak Jokin Altuna eta Xabier Tolosa izango dituzte.

Emaitzak, 12. jardunaldia

  • P. Etxeberria-Rezusta 17 / Larrazabal-Albisu        22
  • Ezkurdia-Martija 22 / Jaka-Aranguren    6
  • Altuna III-Tolosa  22 / Peña II-Mariezkurrena II    21
  • Laso-Eskiroz 11 /Elordi-Zabaleta 22

Hurrengo jardunaldia

  • Bilbo, igandea. Urrutikoetxea-Albisu/Elordi-Zabaleta
  • Iruñea, larunbata. Laso-Imaz / P. Etxeberria-Rezusta
  • Tolosa, astelehena. Jaka-Aranguren/Altuna III-Tolosa
  • Tolosa, asteartea. Ezkurdia-Martija / Peña II - Mariezkurrena II
 

Binakako EPEL Txapelketako ligaxka

  Pilotariak Jok. Ira. AT KT Koef.
1 ELORDI - ZABALETA 12 11 263 146 117
2 ALTUNA III - TOLOSA 12 9 236 212 24
3 URRUTIKOETXEA-ALBISU 12 6 229 232 -3
4 LASO-IMAZ 12 6 215 228 -13
5 P.ETXEBERRIA - REZUSTA 12 5 224 236 -12
6 PEÑA II-MARIEZKURRENA II 12 5 211 225 -14
7 EZKURDIA - MARTIJA 12 4 185 236 -51
8 JAKA-ARANGUREN 12 2 200 248 -48

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!