Arrospide eta Elola mendi lasterketetako podiumean

Ataria 2023ko otsailaren 13a

Laiane Arrospide Ordiziako Mendi Lasterketan

Laiane Arrospide tolosarra, Ordiziako Mendi Lasterketan bigarren postuan sailkatu zen emakumezkoen proban. Iosu Elola bidaniarra berriz, hirugarren izan zen Zestoan jokatu zen Kobaz Koba Trail lasterketan, Artzei bide (15Km) gizonezkoen mailan.

Emaitza onak lortu dituzte astebukaera honetan Tolosaldeko mendi korrikalariek. Ordizian eta Zestoan jokatu diren mendi lasterketetan, podiumera igotzea lortu baitute Laiane Arrospide tolosarrak, eta Iosu Elola bidaniarrak.

Ordiziako Mendi Lasterketan, emakumezkoen sailkapenean, Laiane Arrospide tolosarra izan zen bigarren postuan. 21km dituen maratoi erdiko ibilbidea zen, 1.100 metroko desnibel positibo eta negatiboarekin. Arrospidek 1:54:46ko denbora egitea lortu zuen, irabazlearengandik hiru minutura geratuaz, eta bigarren postuarekin garaikurra eta 50 euroko saria lortu zuen.

  • Ordiziako Mendi Lasterketa (Neskak)
  1. Irati Zubizarreta/ 1:51:39/ Beasain
  2. Laiane Arrospide/ 1:54:46/ Tolosa
  3. Irantzu Chinchetru/ 2:03:03/ Gasteiz

Zestoan jokatu zen Kobaz Koba Trail mendi lasterketan berriz, Iosu Elola bidaniarra izan genuen hirugarren postuan. Elolak, 300 partaide, eta 15km zituen Artzei bidea mailan parte hartu zuen, 1:12:27 ko denbora markatu zuen, garailearengandik minutu batera geratuaz.

  • Kobaz Koba Trail  (Artzei bidea)
  1. Dani Lopez/ 1:11:25/ Uribarri Dibiña
  2. Beñat Ibañez/ 1:11:54/ Zumarraga
  3. Iosu Elola/ 1:12:27/ Bidania-Goiatz

 

Iosu Elola, ezkerretik lehena, Kobaz Koba probako podiumean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!