Kalejira Koloretsurako deia egin dute Aiztondoko eskola publikoetako zuzendariek

Ataria 2023ko otsailaren 10a

Euskal eskola publikoetako zuzendariek deialdia egin dute larunbateko Kalejira Koloretsuan parte hartzeko.

Aiztondo bailarako euskal eskola publikoetako zuzendariek  larunbatean izango den Kalejira Koloretsuan parte hartzera animatzeko argazkia atera dute.

Larraul, Asteasu, Alkiza, Aduna, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo ikasle, familiak eta herritarrak bailarako Euskal Eskola Publikoa babestu eta erdigunean jarraitzeko Kalejira Koloretsuan parte hartzera animatu dituzte. Otsailak 11, larunbata, arratsaldeko 17.30etan Zizurkilgo plazatik Amasa-Villabonara egingo da kalejira. Musika, erraldoi, buruhandi eta bertsolariekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!