Hiru domina 23 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketan

Ataria 2023ko ots. 9a, 15:05

Asteburuan 23 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketa izan da jokoan, eta eskualdeko atletek hiru domina lortu zituzten.

John Cabang irurarra bigarren izan zen 60 metro hesietan, 7,98rekin lehenengoaren marka berdina eginez. Joseba Larrauri irurarra hirugarren izan zen 200 metroetan 21,76rekin. Ander Martinez de Rituerto tolosarra hirugarren izan zen pertikan 5,20 metroko jauziarekin. Hirurak Real Sociedadekoak dira.

Tolosa CF-ko bi atleta ere izan dira txapelketan. Nora Ituarte ibartarrak finalista izatea lortu zuen 200 metrotan, urteko marka 25,13tan uztea lortu zuen eta zazpigaren postua eskuratu zuen. 60 metrotan ere parte hartu zuen 7,88 marka eginez kanporaketetan. Mikel Irastorza tolosarrak ere lan txukuna egin zuen, kasu honetan 60 metro hesietan 8,77ko marka bereganatuz. Denbora horrekin ezin izan zuen finalerdietara igaro.

10 KILOMETROKO TXAPELKETA

Igandean, Gimnastica de Uliaren lasterketaren barruan, Euskadiko 10 kilometroko txapelketa izan zen jokoan. Tolosa CF-ko sei atletak parte hartu zuten: Ander Garinek 9. postua lortu zuen (31.07), Eñaut Vazquezek 44.a (33.24), Iker Mansok 48.a eta 8. master mailan (33.37), Iñaki Insaustik 50.a eta 9. master mailan (33.41), Javi Rodriguezek 55.a eta 13. master mailan (33.55), eta Asier Altunak 89.a eta 22. master mailan (36.19). Taldeka, Tolosa CF 9. izan zen absolutu mailan eta bigarren masterretan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!