BABESTUTAKO EDUKIA

«Gaur egun  ikus-entzunezko edukia ezinbestekoa da edozein marketin estrategiatan»

Ataria 2023ko ots. 10a, 10:00

ZAP! Bideogintza proiektua jarri berri du martxan Idiazabalen bizi den Iñigo Zapirain ibartarrak. 

Iñigo Zapirain ibartarrari betidanik gustatu izan zaio ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien mundua. «Londresen bizi nintzela, duela 15 bat urte, ekin nion kamera eskuan hartu eta euskal etxean antolatzen genituen ekitaldiak grabatu eta sare sozialetan zabaltzeari. Pixkanaka nire kabuz ikasten joan naiz eta behin Euskal Herrira itzulita ikus-entzunezkoetara enfokatutako modulua egin nuen Donostiako ikus-entzunezko teknologia berrien zentroan». Drone pilotua izateko titulu ofiziala ere badu; AESAn (aire segurtasun agentzia estatala) eskuratu zuen. «Gerora nire lanak hainbat online formakuntzekin uztartu izan ditut eta azken urtean hainbat ekoizpen etxerekin lantxoak egin ostean nire kabuz bidea jorratzea erabaki dut», esan du.

Drone pilotua zara beraz?
Bai, sei urte daramatzat droneak pilotatzen, teknologia nahiko ezezaguna zen momentuan formatu nintzen pilotu bezala, berriki arautegi berrira egokitzeko ikastaroa egin dut eta dronea pilotatzeko eskakizun legal guztiak eguneratu ditut.

Zer da zehazki drone bat eta zer egin daiteke berarekin?
Dronea piloturik gabeko aireontzi bat da, urrutitik kontrolatzeko gailu batez gidatzen dena. Aukera izugarriak eskaintzen dituzte, zer esanik ez ikus-entzunezkoen esparruan, edozein motatako lanetarako ikuspegi erabat ezberdina eskaintzen dute droneek, irudi ikusgarriak lortuz eta azken emaitza izugarri aberastuaz.

Droneek iraultza ekarri dute argazkigintzara zein bideogintzara. Edozeinek erabili ditzake?
Ez, dronearen ezaugarrien arabera arautegia ezberdina bada ere formakuntza behar da. Bestalde, lekuaren arabera baimenak kudeatu behar izaten dira, horregatik berebiziko garrantzia dauka hegaldiak aurrez antolatzeak, indarrean dagoen arautegia uneoro errespetatzeak eta beharrezko dokumentazioa eta aseguruak indarrean izateak. Drone bidezko zerbitzuak kontratatu aurretik, AESAn hegaldi-operadore gisa gaitutako profesional bat kontratatzen ari zarela ziurtatzea komeni da. Droneak ez dira jostailuak, legea ez errespetatzeak arrisku egoerak ekar litzake eta horrekin batera sekulako isunak jaso daitezke.

Droneekin soilik aritzen zara?
Ez, lan bakoitzak bere tresneria eskatzen du, izan kamerak, monopieak, tripodeak, mikrofonoak edo estabilizadoreak. Bezero bakoitzak duen beharretara egokitzen naiz eta beraz proiektu bakoitzari egokien doakion material profesionala erabiltzen dut.

Zer motatako lanak eskaintzen dituzu?
Denetik, enpresentzako bideo korporatiboak, spotak, bideo dibulgatiboak, promozionalak, elkarrizketak, ekitaldiak, markentzako lanak, familia bideoak, izan haurdunaldiak, ezkontzak, jaunartzeak, jaio berriak... aukera amaigabea da. Orain adibidez dokumental bat prestatzen ari gara.

Horretaz gain beste zerbitzurik eskaintzen duzu?
Sare sozialetarako marketin plana garatzen lagundu dezaket, bezeroentzako edukia sortu eta nik neuk kudeatzeko aukera eskainiaz. Bestalde, ikus-entzunezkoan arreta berezia jartzen badut ere, dronearekin bestelako lanak egin ditzaket, hala nola, teilatuen edo sarbide zaila duten terrenoen ikuskapenak.

Nori zuzendutako zerbitzua da eskaintzen duzuna?
Aurrekontu guztietarako eta beraz, edonori zuzendutako bideo zerbitzu integrala eskaini nahi nuke, goranzko joera duen komunikazio tresna hau denen eskura egon dadin. Komertzio, negozio txiki edo independenteak diren profesionalentzat low cost eskaintza batetik hasi eta enpresa edo marka handiek izan ditzaketen beharrak asetzeraino.

Zer eskaini diezaiokezu negozio bati, adibidez?
Ikusgarritasuna. Ikus-entzunezko edukiek interes handiagoa sortzen dute erabiltzaileengan, garunak informazio bisuala azkarrago eta errazago sintetizatzen duelako, gainera, edukiak partekatzeko erraztasunak hedapena errazten du, biral bihurtzeraino.  Bideoak irudi estatikoak eta testuak baino gehiago erakartzen du eta beraz, komunikazio estrategia eraginkor baterako ezinbesteko tresna da.

Eta zer eskaini diezaiekezu norbanako bati?
Oroitzapen goxo bat gordetzeko aukera, izan ezkontza egunaren laburpen bideo batekin, izan urteurren berezi bat edo familiako erreportaje polit batekin.

Zeintzuk dira ZAP! Bideogintzaren gakoak?
Kalitatezko zerbitzu bat eskaini nahi dut, konfiantzazkoa eta gertukoa, honetarako edozein ideia edo proposamen aztertu eta garatuz, edo kontrara, ideiak hutsetik sortzen lagunduz, azken emaitzarekin bezeroa erabat pozik geratu arte.

Harremanetarako

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!