Giro lasaia

Ataria 2023ko otsailaren 8a

Goizean goizetik hasita zeruan hodei gutxi agertuko da eta eguraldi eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da. Arratsaldean zehar hodei gehiago ikusiko da, baina inolako ondoriorik gabe.

Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak igo egingo dira, 9-12ºC-tan joaz goia.

Osteguna, otsailak 9

Giro motelagoa. Goizean zeruan hodei asko izango da eta tarteka tantaren bat edo beste botako du. Eguerdirako ordea ateri geratuko da eta arratsaldeak aurrera egin ahala ostarteak zabaltzen joango dira. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak koska pare bat jaitsiko dira, 8-10ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!