Eskualdeko finalean, altzotarrak txapeldun

Ataria 2023ko otsailaren 6a

Asteburuan, infantil mailako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuten eskualdeko lau pilotarik, paleta modalitatean, Bidaniko frontoian.

Gailur Elduaien eta Ibai Goitia altzotarrek (Intxurre Pilota Elkartea) jokatu zuten gorriz. Urdinez, berriz, Irati Goikoetxeak (Bidania) eta Maddi Lasak (Behar Zana Pilota Elkartea). Hiru partida jokatu zituzten, bakoitza zortzi tantora. Lehenengoan Goikoetxea eta Lasa nagusitu ziren, 3-8. Hurrengo partida oso estua izan zen eta azkenean Elduaien-Goitia bikoteak irabazi zuen: 8-7. Azken partidan erabaki zen bikote txapelduna; bigarren partidan bezala, emaitza estua izan zuen: 8-6 Intxurreko pilotarien alde.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!