Bizipoza zabaldu ahal izateko

Ataria 2023ko ots. 6a, 16:00

Oihana Iguaran eta Idoia Asurmendi IƱurri elkartekoekin

Joan den larunbatean, Bizipoza Elkartearen Mundu Berri Bat Guztiontzat 3 proiektua aurkeztu zuten. Bizipoza elkartea izaera bereziko gaiak lantzen dituzten hainbat elkartek osatzen dute.

Proiektu honen helburu nagusia, Bizipoza osatzen duten 12 elkarteen errealitatea gizarteratzea da letra, irudi eta musikaren bidez. Egitasmo honi 2021. urtean eman zioten hasiera, eta aurten ekoiztutako liburu-CD-DVDa, 12 abestiz eta bideoklipez osatuta dago. Iñurri elkarteak aterako duen (Min) Bizi abestiaren letra, Oihana Iguaran bertsolari amasarrak idatzi du. Iñurri elkarteak, ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik minbiziari buruzko dibulgazioa, formazioa eta akonpainamendua eskaintzen du. Gaixotasunaren ikuspuntu zabalago batetik eskainiz, gaia sozialki normalizatzeko eta minbiziaren inguruko mito eta tabuak desagerrarazteko.

Bizipoza osatzen duten elkarteak:

Bizipoza 36 elkartez osatuta dago, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak. Elkarteak Bizipozaren balore transmisoreak dira, Bizipoza eta bertako kideak baloreetan aberastu eta hezten dituztenak.

 

CDa:

  • Musika: Xabier Zabala
  • Hitzak: Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Eli Pagola Apezetxea, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila, Xabat Galletebeitia Abaroa, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena, Xabier Sukia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Oihana Iguaran Barandiaran, Oihana Arana, Marea Urdina Elkartea, Igor Elortza Aranoa, Leire Bilbao.
  • Ahotsak: Joanes Echeveste, Dánae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle, Sergio (Patxuko), Ainhoa Larrañaga, Ines Osinaga Urizar, Iñaki Etxezarraga Maiztegi EtxE, LaBasu, Nico Sarrbojand, Olatz Salvador Zaldua, Jon Basaguren Lauroba, Kai Nakai, Iñigo Etxezarreta (ETS), Esti Markez, Iñigo Goikoetxea, Asier Gozategi, Nerea Urbizu Ruiz, Gartxot Unsain Leton, Idoia Asurmendi, Tomas Lizarazu – BULEGO, Marea Urdina Elkartea,
  • Musikariak: L.M. Moreno “Pirata” (haize instrumentuak), Igor Telletxea (bateria), Ruben Caballero (gitarrak), Ritxi Salaberria (baxua), Kaabestri -Itziar Prieto, Igor Torre, Arkaitz Martinez, Yi-Weng Wang- (Hariak).
  • Grabaketak: ELKAR estudioa (Victor Sanchez) eta Garate estudioan “Bizipoza Auzolan” abestiaren musika (Kaki Arkarazo).

DVDa:

  • Bideoklipen grabaketa eta postprodukzioa: ARENA Comunicación Audiovisual eta Cinemafilmak (Ikus dezadan bideoklipa)
  • Zeinu hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
  • Ilustrazioak: Eñaut Aiartzaguena
  • Argakiak: Ibai Arrieta del Pico
  • Ekoizpena: Bizipoza Elkartea 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!