Makilak eta mingainak astinduz, eskean

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko otsailaren 4a

Santa Ageda Bezpera ospatzen ari dira eskualdeko zenbait herritan. Batzuek jada egin dute itzulia herriko etxe eta baserrietatik; beste batzuek iluntzerako jarrita dute hitzordua.

Iruran, esaterako, goizean atera dira kantari, ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak, eta Irurako plazan eman diote amaiera kalejirari. Euskal ohitura zaharra ospatzera atera dira. Aurten LH5 eta LH6ko ikasleek beraiek sortu dituzte goizean entzun diren kopla berriak.

Arratsaldean, beste hainbat herritan bezala, Ibarrako herritarrak, baserriz baserri atera dira kantuan, trikitilariek lagunduta eta Adur Gorostidi eta Iñigo Gorostarzu Etxorde bertsolariekin. Herriko plazan egin dute lehen geldialdia, eta ondoren, inguruko baserritarrei egin diete bisita. Beranduago, Izaskun auzora igo dira.

Alegian ere bertsoz lagunduta atera dira eskean herritarrak. Guztira 60 bat lagun irten dira etxez etxe kantuan, Odei Lopez eta Maialen Akizu bertsolariekin.

Erlazionatuak

Siestan harrapatu zituzten

Josu Artutxa Dorronsoro 2023 ots 05 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!