Torturaren gaia aztergai biharko astekarian

Jon Miranda Labaien 2023ko otsailaren 2a

Otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Eguna da Euskal Herrian. Biharko astekarian, gaiaren inguruko erreportajea kaleratuko du TOLOSALDEKO ATARIAk. Besteak beste, Mikel Ayestaran eta Nekane Txapartegi torturak jasandako eskualdeko bi lagunen esanak jasoko ditu.

Ezin itzaletik argitara atera erreportajea kaleratuko du biharko astekarian TOLOSALDEKO ATARIAk. Egiari Zor fundazioak dinamika bat abiatuko du otsailaren 11n Donostian egingo duen agerraldi batekin. Urtebetez, Karpeta urdinak film dokumentala eskainiko dute herriz herri eta torturatuen komunitatea saretzeko ekimenak gauzatuko dituzte. Egiari Zor fundazioko Ainara Esteranen eta Karpeta urdinak dokumentalaren egile Ander Iriarteren elkarrizketak irakurri ahal izango dira erreportajean.

Eskualdeko bi torturaturen esanak ere jasoko dira bertan. Mikel Ayestaran billabonatarrak eta Nekane Txapartegi asteasuarrak torturaren inguruko iritziak trukatuko dituzte biharko astekarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!