Abisu horia datozen orduetan, izotzagatik

Ataria 2023ko otsailaren 2a

Gaur goizaldean, zero azpitik hiru gradu zenbatu dituzte Berastegin.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du Gipuzkoa barnealdean, 00:00etatik 10:00etara, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik.

Barnealdeko zenbait lekutan izotz txikia egin dezake. Zenbait tokitan, izotzarekin batera, lainoguneak izan ditzakete eta zenbait lekutan lainoa iraunkorra izan daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!