Iñaki Artolak min hartu du eta baja izango da

Ataria 2023ko otsailaren 1a

Pilotari alegiarrak gihar haustura izan zuen ezker izterreko koadrizepsean igandean Durangon jokatutako partidan. Artolak tratamendu kontserbadorea hasi du eta baja izango da.

Bakaikoak ordezkatuko du Artola larunbatean Labriteko pilota jaialdiko lehen partidan.

Bestalde, promozio mailako binakako txapelketan Iker Elizegi pilotari asteasuarraren bikotea den Iraitz Zubizarretak eskuin eskuko 3. atzamarreko falange distala hautsi zuen larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako txapelketako partidan. Ataungo aurrelariak tratamendu kontserbadorea hasi du eta baja izango da. Alberdik ordezkatuko du Zubizarreta III.a larunbatean Idiazabalen, Binakako Promozio Txapelketako norgehiagokan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!