Asier Zabaleta, Iñigo Etxeberria eta Jon Arsuaga XXVI. Max sarien hautagaien artean

Ataria 2023ko otsailaren 1a

Iñigo Etxeberria, Asier Zabaleta eta Jon Arsuaga

Apirilaren 27an, Cadiz hirian ospatuko den Arte Eszenikoen XXVI. Max sarietan, Alegiako Asier Zabaleta, Ibarrako Iñigo Etxeberria eta Villabonako Jon Arsuaga daude hautagaien artean.

Arte Eszenikoen Max sariak, Espainiako arte eszenikoen profesionalei urtero ematen zaizkien sariak dira. Arte eszenikoen esparruan profesionalen lana eta urteko ekoizpen garrantzitsuenen kalitatea saritzeko eta aintzatesteko. Sari hauek 1998 urtetik ematen dira, eta urtero gai desberdinak jorratzen dituen gala batean banatzen dira. Edizio bakoitzean, hiriz aldatzen da eta arte eszenikoen urteko hiriburu bihurtzen da. Pasaden urtean, Menorcan egin ziren Max sariak, eta aurtengoan Cadiz hiriak emango dio erreleboa. Maila nazionaleko zuzendari ospetsuek zuzentzen dute gala, eta aktore ezagunek antzezten dute, urtero antzerki-eszenak, musikalak eta dantza-interpretazioak sortuz.

Kategoria ezberdinetako sariak daude, guztira 20 ematen dira eta honako kategoria hauen artean daude Tolosaldeko hautagaiak:

  • Koreografia onena:
    • Asier Zabaleta Mendia Otempodiz ikuskizunarengatik
  • Gizonezkoen dantza interprete onena:
    • Iñigo Etxeberria Ur Bizitan dantza ikuskizunarengatik
    • Jon Arsuaga Ur Bizitan dantza ikuskizunarengatik

Alegiako Asier Zabaletak sortutako Ertza konpainiaren Otempodiz kale ikuskizun onenaren sariko hautagaien artean dago ere. 2018. urtean, kaleko ikuskizun onenaren saria irabaztea lortu zuten Ertz Sorkuntza konpainiakoek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!