Abian da Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa

Ataria 2023ko urtarrilaren 31

Pasa den aste bukaeran, Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako lehen kanporaketak jokatzen hasi ziren Tolosaldeko hainbat herrietan, eta otsailaren 26a bitarte jokatuko dira falta diren lehenengo faseko kanporaketak.

Leaburu, Asteasu, Larraul, Anoeta, Ikaztegieta eta Berastegin jokatu ziren Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako lehen kanporaketak pasa den aste bukaeran. Otsailaren 26a bitarte, Tolosaldean falta diren beste herrietan jokatuko dira kanporaketak, eta honako herrietan jokatuko da txapelketako lehenengo fasea:

  • Aduna
  • Alegia
  • Amasa-Villabona
  • Lizartza
  • Zizurkil
  • Bidania-Goiatz
  • Tolosa
  • Amezketa

Herri bakoitzeko sailkatuak, Herrialdeko kanporaketak jokatzeko txartela lortuko dute martxoaren 11an, eta Herrialdeko kanporaketetan sailkatzen direnek, Euskal Herriko Finala jokatuko dute martxoaren 25an Bizkaian, Zornotzako herrian.

Euskal Herriko finaleko sariak:

  • Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*Karibera dena barne)
  • Txapeldun ordeak: Garai ikurrak, 1.500 euro eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia. (*Karibera dena barne)
  • 3. Bikote sailkatuak: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. Bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
  • 5.tik 8.era Sailkatutako bikoteentzat: 250 euro.
  • 9.tik 16.era sailkatutako bikoteentzat: 100 euro.
  • Herrialdeko finaletan: Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!