Lau jardunaldiren faltan beheko postuak ia erabakita

Ataria 2023ko urt. 30a, 16:00

Jokin Altuna eta Xabier Tolosa bakarrik geratu dira sailkapen nagusiko bigarren postuan. Larunbat honetan promozio mailako partida jokatuko da Ibarrako Belabieta pilotalekuan.

Asteburuan binakako txapelketaren 10. jardunaldia jokatu zen. Ondorioz, ligaxka amaitzeko lau besterik ez dira geratzen. Jaka-Arangurenek aurrera egitea ia ezinezkoa dute, seigarren postua lau puntura geratu baitzaie asteburuan. Ezkurdia-Martijak ere asteburu honetan esan diezaiokete agur txapelketari.

Lehen bi postuetan Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Tolosa aurkitzen dira. Amezketarrak eta anoetarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten larunbatean Bilbon, Ezkurdia-Martijaren aurka 22-16ko emaitzarekin. Laso-Imazek euren partida ez zuten irabazi, Peña II-Eskirozen aurka, eta ondorioz, eskualdeko bikotea bigarren postuan finkatu da. Jon Ander Peña tolosarrak partida handia jokatu zuen Hendaian, 22-19 nagusituz. Lau eta erdiko txapelketako joko ona erakutsi zuen Peña II.ak Eskirozekin bikotea osatuz. Honek, lesioarekin dabilen Mariezkurrena II.aren lekua hartu zuen beste behin ere, maila ona erakutsiz.

Hurrengo jardunaldia ondorengoa izango da:

11. JARDUNALDIA
  • Amorebieta, ostiralez: Urrutikoetxea-Albisu vs. Ezkurdia-Martija
  • Iruña, larunbatez: Jaka-Aranguren vs. P. Etxeberria-Rezusta
  • Idiazabal, larunbatez: Elordi-Zabaleta vs. Peña II-Mariezkurrena II
  • Eibar, igandez: Laso-Imaz vs Altuna III-Tolosa

Binakako EPEL Txapelketako ligaxka

  Pilotariak Jok. Ira. AT KT Koef.
1 ELORDI - ZABALETA 10 9 219 124 95
2 ALTUNA III - TOLOSA 10 7 192 183 9
3 LASO - IMAZ 10 6 196 184 12
4 P.ETXEBERRIA - REZUSTA 10 5 191 192 -1
5 PEÑA II- MARIEZKURRENA II 10 5 179 181 -2
6 URRUTIKOETXEA-ALBISU 10 5 191 193 -2
7 EZKURDIA - MARTIJA 10 2 141 214 -73
8 JAKA-ARANGUREN 10 1 172 210 -38

Promozio mailako binakako txapelketan eskualdeko bi pilotari daude. Iztueta tolosarrak ez zuen jokatzerik izan azken jardunaldi honetan, lesioagatik. Bere lekua Salaverri II.ak hartu zuen, eta Agirrerekin bikotea osatuz, 22-9 galdu zuten, Larrazabal-Uriondoren aurka. Elizegi asteasuarrari ere galtzea tokatu zitzaion, Zubizarreta III.arekin bikotea osatuz. Hauek txapelketari ia agur esan diote, hamar jardunalditan garaipen bakarra lortu ondoren.

Binakako Promozio Txapelketako Ligaxka

  Pilotariak Jok. Ira. AT KT Koef.
1 SALABERRIA - O. ETXEBARRIA 10 10 220 128 92
2 LARRAZABAL-ESKIROZ 10 8 212 153 59
3 BAKAIKOA-MORGAETXEBERRIA 10 6 195 165 30
4 EXPOSITO - BIKUÑA 10 5 172 188 -16
5 AGIRRE-IZTUETA 10 5 171 190 -19
6 ZABALA - GASKUE 10 4 175 182 -7
7 EGIGUREN V - EROSTARBE 10 1 149 213 -64
8 ZUBIZARRETA III-ELIZEGI 10 1 140 215 -75

Hurrengo jardunaldia 11.a izango da, eta Ibarrako Belabieta pilotalekuan txapelketako partida bat ikusteko aukera egongo da, larunbatean 18:00etan. Agirre-Iztuetak Exposito-Bikuñaren aurka jokatuko dute.

Iker Elizegik Idiazabalen jokatuko du larunbatean, Zabala-Gaskue bikotearen aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!