2023ko iraupen luzeko mendi ibilaldien egutegia argitaratu dute

Ataria 2023ko urtarrilaren 27a

Euskal Mendizale Federazioak 2023ko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituaren egutegia argitaratu du. 20 ibilbidek osatzen dute eta horietatik bi eskualdean izango dira: Villabonan eta Tolosan.

Eskualdean egingo den lehen ibilaldia Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak antolatutakoa izango da, martxoaren 26an, igandea. 54. edizioa izango da aurtengoa. Eskualdean egingo den bigarren ibilaldia, berriz, Amarozko Mendi Elkarteak antolatzen duen Araxes Itzulia izango da; hau maiatzaren 27an, larunbata, izango da.

Oraindik ez dute ibilaldietarako izen-emateen berri eman. Hala ere, interesa duenak, esteka honetan du informazio gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!