Pilota egokituko jardunaldia jokatuko dute larunbatean Villabonan

Ataria 2023ko urtarrilaren 26a

Pilota egokituko jardunaldia 3 1674740212042
Pilota egokituko jardunaldia 1 1674740210753
Pilota egokituko jardunaldia 2 1674740211412
Pilota egokituko jardunaldia 4 1674740212629
Pilota egokituko jardunaldia 5 1674740213257

Gipuzkoako XIII. Pilota Egokituko Txapelketa ari dira jokatzen, gurpildun aulki eta adimen urritasun modalitateetan. Villabonako jardunaldian adimen urritasuneko pilotariak ariko dira jokoan.

Abian jarri da Gipuzkoako XIII. Pilota Egokituko Txapelketa, eta lehen jardunaldia jokatu zuten aurreko asteburuan Idiazabalen. Gurpildun aulki eta adimen urritasun modalitatean jokatu zituzten partidak. Eskualdeko pilotariak gurpildun aulki modalitatean ari dira parte hartzen: Hilario Olano alegiarra eta Aingeru Senperena bidaniarra. Olanok parte hartu zuen Idiazabalen, baina Senperenak ez, lesionatuta egon baitzen. Olanok binaka jokatu zuen, bikotekideak aldatuz, eta lau partidetatik hiru galdu egin zituen eta bat irabazi.

Bigarren jardunaldia Villabonako Udal Pilotalekuan jokatuko da, larunbatean, urtarrilak 28, 10:00etan hasita. Adimen urritasuna duten pilotariek jokatuko dituzte partidak jardunaldi horretan. Hurrengo bietan ere horrela izango da, otsailaren 11n Zestoan eta otsailaren 25ean Araman. Ondoren, Oñatin, martxoaren 18an, buruz buruko finalak jokatuko dituzte bi modalitateetan. Buruz burukoan Senperena izena emanda dago. Egun horretan ere binakako txapelketaren partidak jokatuko dituzte.

Gurpildunen aulkien hurrengo jardunaldia Antiguan (Donostia) izango da, apirilaren 22an. Binakako finalak Tolosako Beotibar frontoian jokatuko dira, maiatzaren 20an, 10:30ean.

Argazkiak: Idiazabalen jokatu zen lehen jardunaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!