Kaldererotan ateratzeko entseguak egingo dituzte Iruran eta Anoetan

Ataria 2023ko urtarrilaren 26a

Otsailaren 10ean aterako dira 18:00etan eta Irurako San Migel plazatik Anoetako plazara bitarteko bidea egingo dute kaldereroek. Entseguak egingo dituzte, otsailaren 1ean Iruran eta otsailaren 6an Anoetan.

Ohitura jarraituz aurten ere kaldereroak aterako dira kalejiran datorren otsailaren 10ean. Irurako San Migel plazan 18:00etan atera eta Anoetako plazan amaituko dute. Kalejira bukatzerakoan merienda izango da hartzaile guztientzat.

Irurako Kultur Mahaiak aurten ahalik eta herritar gehiena animatzea nahi du, ondorioz, Loatzo musika eskolarekin eta Irurako ikastolarekin batera parte hartuko du festaren antolaketan.

Entseguak egingo dituzte egun hauetan kaldereroak prestatzeko:

  • Otsailaren 1ean: 16:30etan. Ikastolako aterpean, grabatutako musikarekin.
  • Otsailaren 6an: 19:30etan. Anoetako Auditorioan, Loatzoko musikariekin.

Antolatzaileek aipatu dutenez, komeni da norberak bere zartagina eramatea entseguetara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!