Giro kaxkarra

Ataria 2023ko urtarrilaren 26a

Egun osoan zehar hodeiak izango dira nagusi eta euri zaparradak izango ditugu. Euri gehien eguerdian eta arratsalde erdi arte izango da, non tarteka gogotik botako duen.

Azken orduetan euri gutxiago izango da. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdera egingo duelarik. Tenperaturak antzeko mantenduko dira 5-8ºC-tan joaz goia. Elur-maila 700-800 metrotan kokatuko da, baina gauean 400 metrotara jaitsiko da.

Ostirala, urtarrilak 27

Giro bustia. Egun osoan zeruan hodeiak nagusituko dira eta euritarako joera izango du eguraldiak. Zaparradak egun osoan botako ditu non une batzuetan mardul xamar botako duen. Ipar-haize bizia ibiliko zaigu eta tenperaturek behera egingo dute, 4-7ºC-tan joaz goia. Elur-maila goizean 500 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean 400 metrotara jaitsiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!