Ostegunean ere indarrean egongo da elurragatik egunotarako ezarritako abisu horia

Ataria 2023ko urtarrilaren 24a

Ostiralera arte, gutxienez, 1.000 metrotik behera botako du elurra. Gainera, izotza egingo du hainbat tokitan.

Azken egunotan Euskal Herria astintzen ari den denboraleak badirudi ez duela oraingoz atsedenik izango; gutxienez asteburura arte. Hotza eta elurra izango dira nagusi hurrengo egunetan ere. Hartara, astearte, asteazken eta ostegunean abisu horia ezarriko dute elurragatik.

Gaur 300-500 metroan egongo da elur maila, nahiz eta arratsalderako 600-700 metrora igoko den. Euri gutxi egingo du; gehiena Kantauri isurialdean. Izozteak ere izango dira barnealdean eta mendi inguruetan. Izan ere, tenperatura baxuengatik ere abisu horia ezarri dute.

Bihar, asteazkena, 1.000 metrotik behera elurtuko du; 800-900 metroan, hain zuzen ere. Izotza ere egingo du goizaldean, dela barnealdean, dela Gipuzkoako kostaldean -bereziki ekialdean-.

Ostegunean maila berean jarraituko du elur kotak, alegia, 700-900 metroan. Euri arina izango da, eta tarteka zaparrada mardulak botako ditu; Kantauri isurialdean, batik bat. Barnealdean hotza nagusituko da berriro, eta mendi inguruak izozteko arriskua ere badago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!