Inauterietako pilota jaialdiak zehaztu dituzte

Ataria 2023ko urtarrilaren 23a

Beotibar pilotalekuan esku pilota jaialdiak egongo dira Astelenitan eta Asteartitan, txapelketako partidekin. Elizegi, Peña II.a, Iztueta, Altuna III.a, Jaka eta Tolosa eskualdeko pilotariek jokatuko dute, besteak beste.

Binakako txapelketako partidak jokatuko dira otsailaren 20an eta 21ean Tolosan. Bi partidez osatutako pilota jaialdiak 16:30ean hasiko dira. Astelenitan Zubizarreta III-Elizegi bikoteak Exposito-Bikuñaren aurka jokatuko dute promozio mailako partida. Lehen mailako lau pilotariak ondoren irtengo dira kantxara, eta hauek izango dira: Ezkurdia-Martija Peña II-Mariezkurrena II.

Asteartitan Jaka vs. Altuna III

Otsailaren 21eko jaialdia ere 16:30ean hasiko da. Lehen partidan, promoziokoan, Agirre-Iztuetak jokatuko dute, Zabala-Gaskueren aurka. Jaialdiko bigarrena lehen mailako pilotarien artekoa izango da. Kasu honetan, Jaka-Arangurenek Altuna III-Tolosa izango dituzte aurkari.

Sarrerak dagoeneko salgai daude lotura honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!