18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Gipuzkoako bortxatzaileari

Ataria 2023ko urtarrilaren 20a

Goierriko HITZA: Beasaingo erasoa salatzeko elkarretaratzea, 2019ko uztailean // Kerman Garralda

Gizon horren aurkako hirugarren zigorra da, eta 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Andoainen, Tolosan eta Anoetan egindako hiru sexu-erasorengatik.

Aurrez, 12 urteko zigorra ezarri zioten Beasainen egindako beste eraso batengatik, eta 9 urtekoa Lasarte-Orian egindako beste batengatik. Azken zigor hau leporatzearen arrazoia: Bi sexu eraso eta bortxaketa delitu bat egitea ezarri diote. Zehazki, eraso horiek 2012 urtean eta 2013 an gertatu ziren, Andoainen, Tolosan eta Anoetan. Espetxetik ateratzen denean, emakume horiekiko urruntze agindua bete behar izateaz gain, sexu erasoa jasan zuten emakumeei 12.000 eta 14.000 euroko kalte ordaina eman beharko diete, eta bortxatu zuenari berriz, 35.000 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!