San Sebastian eguna ospatuko da Tolosaldeko hainbat herritan

Ataria 2023ko urtarrilaren 18a

Orendain, Leaburu, Berrobi eta Berastegin ospatuko dute eguna modu batera edo bestera; Orendainen trikitilariak izango dira eta Leaburun, berriz, dantzariak.

San Sebastian eguna, urtarrilaren 20a, festa eguna izango da eskualdeko hainbat herritan. San Sebastian ermitak daude, besteak beste, Orendain, Leaburu, Berrobi eta Berastegin, eta herri horietan hitzorduak prestatu dituzte eguna ospatzeko. 
Danborradarik ez da izango eskualdean, baina meza egingo dute aipatutako herrietan, ermitan ez bada elizan edo kaperan.

Eta dantzariak edota musikariak ere izango dira, hala nola, Leaburun eta Orendainen. Azken honen kasuan, ohitura dute herritik herritar guztiak batera kalejiran ermitara joateko, eta meza amaitzean berriro elkarrekin iristeko. 

Egitaraua

  • Berastegi
    • 11:00. Meza, erretore etxeko kaperan.
  • Berrobi
    • 16:30. Meza, San Andres elizan.
  • Leaburu-Txarama
    • 17:00. Meza, San Sebastian ermitan.
    • Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia.
    • Amaitzeko. Merienda, herriko ostatuan.
  • Orendain
    • 10:45. Trikitilariek alaituta, kalejira egingo dute ermitaraino, trikitilariek alaituta.
    • 11:00. Meza, San Sebastian ermitan.
    • Ondoren. Herrira itzulera, kalejira giroan, trikitilarien atzetik. Herrira iristean, hamaiketakoa eraikin berrian.
    • 14:00. Bazkaria Eltxoak elkartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!