Iñaki Elola txapeldun San Anton Torneoan

Ataria 2023ko urtarrilaren 16a

Elgoibarko San Anton Torneoko sari banaketa. LAGUNAK PILOTA ESKOLA

Elgoibarko Lagunak Pilota Eskolak antolatutako San Anton Torneoa irabazi du Iñaki Elola bidaniarrak senior mailan. Tolosa Aurrera klubeko pilotariak Ekain Lizeagarekin batera 22-20 irabazi diete Ander Murua eta Antton Apezetxea bikoari.

Etorkizunekoan, Tolosa Aurrerako Unai Amiano irundarrak eta Carmelo Lozanok 22-12 irabazi diete Beñat Zubizarreta eta Eneko Belokiri.

Lau eta erdiko txapelketan, Behar Zana elkarteko Miriam Arrillagak 22-12 irabazi dio Maddalen Etxegarairi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!