Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak eskualdeko zenbait kirolari saritu ditu

Ataria 2023ko urtarrilaren 11

XXXIII. Kirol Gala egin zuen abenduaren 27an Donostiako Aquariumen, eta besteak beste, Jokin Altuna, Irati Lakunza, Abraham Olano, Tolosa CF, Behar Zana Pilota Elkartea eta Villabonako Xake Elkartea saritu zituzten.

 

Jokin Altuna pilotari amezketarrak Gipuzkoako Kirolari Onenaren Saria jaso zuen. Irati Lakunza eta Abraham Olano ere nabarmendu zituen elkarteak. Horiez gain, beste kirolari entzutetsu asko ere saritu zituzten: Arkonada eta Zamora Realeko futbolari ohiak, Maialen Chorraut piraguista, Txema Olazabal golflaria, Imanol Lopez puntista, Joseba Beloki txirrindularia edota Irati Osa piraguista.

Eskualdeko hiru taldeei dagokionez, oroigarri bana jaso zuten bere urteurrenengatik. Villabonako Xake Elkarteak 50 urte bete zituen iaz, Behar Zana Pilota Elkarteak 75. urteurrena ospatu zuen, eta Tolosa CF-k mendeurrena bete du denboraldi honetan. Tolosarrek, gainera, klubaren armarria daraman txapela urdin bat jaso zuten opari. Orio eta Ur Kirolak Arraun Elkarteak ere omendu zituzten ekitaldian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!