Sailkapenean gora egin nahian hasiko dute bigarren itzulia

Ataria 2023ko urtarrilaren 9a

Binakako esku pilota txapelketan lehen itzulia osatu dute pilotariek, zazpi partida jokatu ondoren; lehen hiru postuetan ez da eskualdekorik agertzen.

Altuna III.a eta Tolosa dira sailkapenean hobekien kokaturik dauden eskualdeko pilotariak, lehen itzuliaren amaieran. Hala eta guztiz ere laugarren postuan aurkitzen dira amezketarra eta anoetarra. Hortik bera, postu guztietan daude eskualdeko ordezkariak. Peña II.a eta Iztueta tolosarrak bosgarren eta seigarren daude; Elizegi asteasuarra zazpigarren eta Jaka lizartzarra zortzigarren. Asteburuan hasiko den bigarren itzuliko helburua, beraz, argia da guztientzat: gora igotzea.

 
Maila nagusian, Jakak eta Peña II.ak larunbatean jokatuko dute, Iruñeko Labriten eta Buñuelen. Laso-Imaz eta Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurkari, hurrenez urren. Jokin Altuna eta Xabier Tolosaren partida igandean izango da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Hauen aurkariak sailkapen nagusiko buruak izango dira, partidarik galdu ez duten Elordi-Zabaleta.  

Sailkapenak

Txapelketa nagusia

  1. Elordi-Zabaleta 7-0 
  2. Laso-Imaz 4-3
  3. P. Etxeberria-Rezusta 4-3
  4. Altuna III-Tolosa 4-3
  5. Peña II - Mariezkurrena II 3-4
  6. Urrutikoetxea-Albisu 3-4
  7. Ezkurdia-Martija 2-5
  8. Jaka -Aranguren 1-6

Promozio maila

  1. Salaberria-Etxebarria 7-0
  2. Bakaikoa-Morgaetxeberria 5-2
  3. Larrazabal-Eskiroz 5-2
  4. Exposito-Bikuña  4-3
  5. Zabala-Gaskue 3-4
  6. Agirre-Iztueta 3-4
  7. Zubizarreta III-Elizegi 1-6
  8. Egiguren V-Erostarbe 0-7

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!