Ataria Bertso Jaialdia 2023

Atariako Bertso Jaialdirako sarrerak, agortuta

Ataria 2023ko urtarrilaren 5a

2022ko jaialdiko irudi bat.

Urtarrilaren 21ean izango den Ataria Bertso Jaialdirako sarrera guztiak saldu dira. Aurrerago jakinaraziko da jaialdira gerturatzeko kontuan hartu beharreko informazio guztia.

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 21ean. Saioa 18:00etan hasiko da eta Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai jartzaile lanak.

Bi urteren ondoren, edukiera osoa betetzeko aukera izango da eta 800 pertsonak jarraituko dute saioa Leidorren bertan. Jaialdira joango direnek jakin beharreko informazio guztia hurrengo asteetan jakinaraziko du Ataria-k.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!