Ataria Bertso Jaialdia 2023

Ataria Bertso Jaialdirako azken sarrerak lortzeko aukera

Ataria 2023ko urtarrilaren 3a

2022ko jaialdiko irudi bat.

20 sarrera baino gutxiago geratzen dira Tolosako Leidor aretoan urtarrilaren 21ean ospatuko den Ataria Bertso Jaialdirako.

Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

700 sarrera baino gehiago saldu ondoren, momentu honetan, Leidor aretoko aforoa guztiz betetzeko 20 sarrera baino gutxiago geratzen dira, beraz, Ataria Bertso Jaialdira bertaratu nahi duenak azken aukera izan dezake guztiak agortu baino lehen. Sarrerek 17€-ko prezioa dute, zenbakituak izango dira eta hemen erosi daitezke: online hemen eta Leidor aretoko leihatilan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!