Urtekaria 2022

Tolosaldeko bi preso Euskal Herritik kanpo

Ataria 2023ko urt. 6a, 20:00

Eskualdeko 11 euskal presoetatik 9 daude Euskal Herriko espetxeetan; beste biak 300 kilometro baino gehiagoko distantzian daude. 

Etxeratek emandako datuen arabera, urte amaieran 174 euskal presoetatik (26 emakumeak eta 148 gizonak), 148 daude Euskal Herriko espetxeetan, 14 Espainiakoetan eta 12 Frantziakoetan. Tolosaldeari dagokionez, 2022 urtean zehar ere, hainbat preso lekualdatu dituzte Euskal Herriko espetxeetara. Hala, eskualdeko 11 presoetatik 9 daude Basauriko, Martuteneko eta Zaballako espetxeetan, eta 2 Euskal Herritik kanpokoetan: Luis Iruretagoiena Suni tolosarra Lannemezango (Frantzia) espetxean dago 330 kilometrora eta Gari Etxeberria lizartzarra Dueñasko (Palentzia, Espainia) espetxean dago, 310 kilometrora.

Dispertsioa nahiz euskal presoek eta haien senideek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzeko hainbat ekimen burutu dituzte urtean zehar, ohiko legez; hala nola, Mendiz Mendi Etxera eta urte amaierako eta hasierako manifestazioak eta azken ostiraletako elkarretaratzeak. Urrunen dagoen eta gertuen dauden euskal presoak kontuan hartuta, bost billabonatarrek 846 kilometroko bidea bizikletaz egin zuten Frantziako Reau espetxetik Martutenera.

Eskualdeko presoak

  • Luis Suni Iruretagoiena (Tolosa)
    Lannemezango (Frantzia) espetxean, 330 kilometrora. 15 urte kartzelan. Zigorra 2024an beteko du.
  • Juan Karlos Besance (Villabona)
    Dueñasko (Palentzia, Espainia) espetxetik Zaballakora lekualdatu zuten abuztuan. 12 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2033an beteko ditu.
  • Oskar Zelarain (Villabona)
    Soriako (Espainia) espetxetik Zaballakora lekualdatu zuten irailean. 20 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2031n beteko ditu.
  • Iñigo Guridi (Villabona)
    Leongo (Espainia) espetxetik Martutenekora hurbildu zuten abenduan. 22 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2023an beteko ditu.
  • Manex Castro (Villabona)
    El Duesoko (Kantabria, Espainia) espetxetik Zaballakora lekualdatu zuten irailean. 13 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2039an beteko ditu.
  • Ana Belen Egues (Elduain)
    Zaballako espetxera hurbildu zuten apirilean Madrilgo Alcala Mecotik. 21 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2024an beteko ditu.
  • Aitor Agirrebarrena (Lizartza)
    Villabonako (Asturias, Espainia) espetxetik Martutenera hurbildu zuten irailean. 20 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2028an beteko ditu.
  • Gari Etxeberria (Lizartza)
    Dueñasko (Palentzia, Espainia) espetxean, 310 kilometrora. 15 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2022an bete ditu.
  • Andoni Goikoetxea (Gaztelu)
    Martuteneko espetxean 2021etik. 8 urte espetxean. Zigorraren 3/4 2024an beteko ditu.
  • Andoni Otegi (Leaburu)
    Logroñotik Martuteneko espetxera lekualdatu zuten urrian. 20 urte kartzelan. Zigorraren 3/4 2031n beteko ditu.
  • Jose Antonio Zurutuza (Ibarra)
    Burgosko (Espainia) espetxetik Basaurikora hurbildu zuten irailean. 18 urte espetxean. 2022ko urtarriletik zigorraren 3/4 beteta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!