Aiztondo batuta euskal presoen eskubideen alde

Leyre Carrasco 2022ko abenduaren 31

Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek deituta, manifestazio isila egin dute Zizurkil eta Villabona artean.

Urtea agurtu baino lehen, aurtengoan ere Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek euskal presoen eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzeko manifestazio isila antola dute Zizurkil eta Villabona artean. Bertan, Aiztondoko bost udaletako alkateek euren konpromisoa berretsi dute euskal presoen eskubideen defentsan, eta guztiek manifestazioarekin bat egin dute.

Manifestazioa arratsaldeko 18:30etan abiatu da Villabonako Errebote plazatik, eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan izan du bukaera. Bertan, egun Aiztondoko preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan daudela gogoratu dute, eta balioan jartzeko lorpena dela aldarrikatu. Gauzak horrela izanagatik, ez dute ahaztu nahi izan dispertsioak eta urrunketa politikak utzitako arriskua eta sufrimendua urte guzti hauetan, eta euskal presoen eskubideak urraturik jarraitzen dutela salatu dute. 

Horrenbestez, euskal presorik gabeko agertoki bat «ahalik eta azkarren» lortzeko itxaropena plazaratu dute, «hori izango baita herri honetan bakean eta elkarbizitzan aurrera egin dugunaren adierazlerik garbiena».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!