Korrika eta umoretsu amaitu dute urtea Villabona eta Zizurkilen

Leyre Carrasco 2022ko abe. 31a, 17:34

Aurten ere San Silvestreak Zizurkil eta Amasa-Villabona herriak elkartu ditu, eta ehunka parte hartzailea animatu dira urtea korrika amaitzera.

Eskualdeko urtezaharreko kros beteranoena Villabonako Zunbeltz eta Zizurkilgo Urkamendi elkarteek antolatzen dutena da, aurtengoan XXXVII. edizioa izan baita. Helmuga herri batetik bestera aldatzen da urtez urte, eta aurtengoan Villabonan izan da, Txermingo ikastolaren parean. Parte hartzea da helburua, eta herritar ugari animatu da urtea korrika amaitzera.

15:30ean haurren probak hasi dira, eta 16:30ean gazte eta helduen txanda izan da. Batzuek azkar bukatu dituzte egin beharreko itzuliak, eta beste batzuek patxadaz bukatu dute lasterketa. Guztiek, ordea, bi herriak lotzen dituen ibilbidean bota dituzte urteko azken izerdi tantoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!