Ataria Bertso Jaialdia 2023

Azken 40 sarrera, Ataria Bertso Jaialdirako

Ataria 2022ko abenduaren 30a

2022ko jaialdiko irudi bat.

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 21ean; sarrerak online bakarrik erosi daitezke.

Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Atarikideen artean 600 sarrera baino gehiago saldu ondoren, online erosteko aukera zabaldu zuen Ataria-k. Momentu honetan, Leidor aretoko aforoa betetzeko 40 sarrera besterik ez dira geratzen, beraz, Ataria Bertso Jaialdira bertaratu nahi duenak azkar ibili beharko du. Sarrerek 17€-ko prezioa dute, zenbakituak izango dira eta hemen erosi daitezke: online hemen eta Leidor aretoko leihatilan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!