Urtekaria 2022

Tolosaldeko Euskararen Mahaia osatu dute

Ataria 2023ko urtarrilaren 4a

Euskararen normalizaziorako hizkuntza politika adostea, eta ardurak zein egitekoak banatzea izango dira mahaiaren zereginetako batzuk.

Eskualdeko hainbat udal eta elkartetako ordezkariek Tolosaldeko Euskararen Mahaia (TEM) eratzeko akta sinatu zuten, uztailean, Lehiberri zentroan. 2019ko martxoan, Alegian, 42 eragilek sinatu zuten mahaia eratzeko konpromiso adierazpena. Tolosaldean euskararen normalizaziorako hizkuntza politika adostea, plan estrategikoak diseinatzea, ardurak eta egitekoak banatzea, eta plangintza horiek garatzea izango dute egiteko.

Partaideak
Tolosaldeko 23 udalek, Uemak, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Larramendi Bazkunak. Eskualdeko udaletatik honakoek sinatu dute: Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!