Final ugari jokatu dituzte eskualdeko pilotariek

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Alegiako Elorri frontoian jokatu ziren finaletako protagonistak.

Aurreko asteburuan Gipuzkoako zein Ekialdeko pilota txapelketak izan ziren jokoan.

Gipuzkoako finaletan, eskuz banaka 2. urteko alebinetan, 1. mailan, Behar Zanako Beñat Eizagirrek 0-2 (2-8, 2-8) irabazi zion Arrasateko Luken Martini. Eskuz banaka infantiletan, 2. mailan, Behar Zanako Xuhar Iparragirrek 2-1 irabazi zion (8-4, 7-8, 4-3) Lapkeko Oier Altunari. Eskuz banaka 2. urteko alebinetan, 2. mailan, Intxurreko Urtzi Telleriak 2-0 (8-3, 8-1) irabazi zion Gure Txeruko Unax Zulaikari.
 

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, nagusien hirugarren mailan, Tolosa Aurrerako pilotariek ezin izan zuten garaipena lortu. Ugaitz Amundarain eta Beñat Belokik 20-22 galdu zuten Ataun elkarteko Oñatz Arrillaga eta Ander Arroitaren aurka.

Ekialdeko finaletan, eskuz banaka infantilen 2. mailan, Behar Zanako Imanol Zufiriak 2-0 (8-2, 8-1) irabazi zion Behar Zanako Xabier Lakarrari. Bigarren urteko alebinetan, 2. mailan, Intxurreko Inhar Garmendiak 2-1 (5-8, 8-7, 4-3) irabazi zion Hernaniko Ekhi Galdosi.

Final gehiago, bihar

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren bi finaletan izango dira Tolosa Aurrerako pilotariak. Bi finalak bihar jokatuko dira, Aretxabaletako Udal Pilotalekuan 19:00etan hasiko den jaialdiaren barruan. Eskuz banaka, jubenilak 1. mailan, Tolosa Aurrerako Ander Iraetak Azkoitia elkarteko Jon Etxaniz izango du aurkari. Eskuz banaka ere, nagusien 1. mailan, Tolosa Aurrerako Iker Amiano Soraluzeko Manex Balerdiren aurka ariko da.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!