Tolosaldea IKT taldeko mutilak estatuko lehen mailako kopan ariko dira

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Pausoak emanez jarraitzen du Tolosaldea IKT igeriketa taldeak. Estatuko lehen mailako kluben arteko kopan parte hartuko dute, igoera lortu berritan.

Euskal Herriko Kluben Arteko Kopan lortutako puntuei esker igo dira lehen mailara. 81 taldek parte hartu zuten estatu osoan egin ziren probetan eta bigarren geratu ziren Tolosaldeakoak. Sailkapen horretako lehen sei taldeak igo dira mailaz. Datorren azaroan, beraz, Tolosaldea IKTko mutilen taldeak lehen mailako Espainiako Kopan parte hartuko du.

Tolosaldea IKT taldekoak «oso pozik» daude lorpenarekin: «Betidanik taldekako txapelketei garrantzi berezia eman diegu, taldea indartzen dutelako, eta motibazioa suposatzen dutelako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!