Bilboko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Tolosaldeko Itaiak deituta, gaur izango da ekitaldia, 20:00etan, Tolosako Trianguloa plazan.

Asteartean, emakume bat erail zuen gizon batek labankadaz, Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. Tolosaldeko Itaiak gogor salatu nahi du erailketa, eta bere babes osoa adierazi nahi dio emakumearen familiari eta ingurukoei.

Amaitzear da 2022. urtea, eta Itaiak adierazi duenez, azkeneko hau kontuan hartuta, aurten gutxienez lau erailketa matxista izan dira Euskal Herrian. «Horrelako berri lazgarriek agerian uzten dute urgentziazkoa dela emakume langileon aurkako eraso ororen aurrean erantzun eraginkorrak hedatu, horiek gauzatzen dituzten figurak seinalatu eta emakumeok egoera horretatik askatzeko baliabide ekonomiko zein sozialak garatzeari ekitea». 

Horregatik, gaur 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Trianguloa plazan; ekitaldira batzeko deia luzatu diete herritar guztiei. «Indarkeria matxistari aurre egiteko emakume langileok antolatu gaitezen!».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!