Eskualdeko zazpi jokalari, euskal selekzioarekin

Ataria 2022ko abenduaren 28a

Tolosako Laskorain taldeko Kenai Garcia eta Ibarrako Lauburu taldeko Marcos Alonso, Eñaut Gil, Ekain Goikoetxea eta Iker Sanchez, jubenil mailako Espainiako Txapelketaren lehen fasea jokatzen ari dira. Bestalde, Ekain Tejeria eta Unai Urkiza (Lauburu) kadete mailako txapelketako lehen fasea jokatzen ari dira.

Caceresen (Extremadura) ari dira lehiatzen, eta atzo garaipena eskuratu zuten jubenil mailan. 1-0 irabazi zioten etxeko taldeari, Extremadurari. Kadete mailako selekzioak 5-2 galdu zuen Extremaduraren aurka.

Atzo, jubenil mailan, 2-10 galdu zuen Balear Uharteetako selekzioak Andaluziaren aurka. Kadete mailan, berriz, launa berdindu ondoren, balearrek penaltietan irabazi zieten andaluziarrei: 4-3.

Gaur jokatuko dute lehen faseko bigarren jardunaldia; euskal selekzioko bi taldeek Balear Uharteetako selekzioko taldeen aurka jokatuko dute. Kadeteen partida 10:00etan hasi da; jubenilena 12:00etan hasiko da. Extremadurak eta Andaluziak elkarren aurka jokatuko dute bi mailatan.

Bihar izango da lehen faseko azken jardunaldia. Kadete eta jubenil mailako euskal selekzioek Andaluziaren aurka jokatuko dute; kadeteek 10:00etan eta jubenilek 12:00etan. Esteka honetan ikusi daitezke partidak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!