Danok Danenako Eki Lizaso, Espainiako txapeldun

Ataria 2022ko abenduaren 26a

Ekaitz Kortajarena eta Eki Lizaso.

Pultsulari onena izan da 17 urtez azpiko txapelketan.

Abenduaren 17an Arucasen (Kanaria uharteak, Espainia), Espainiako 17 Urtez Azpiko Txapelketa izan zen jokoan. Bertan Danok Danena taldeko pultsularia den Eki Lizaso Bringas gaztea aritu zen lehian eta 96 kiloko kategorian txapelduna izan zen. Lau marka berri ezarri zituen, 127 kilo abiada modalitatean, 156 kilo bi denboratan, eta 276 eta 283 total olinpikoan. Hori gutxi balitz, txapelketako kategoria guztietako markarik onena lortu zuen, txapelketa osoko altxatzaile onena bihurtu zelarik. Lizasorekin batera entrenatzaile moduan berarekin batera joan zen Ekaitz Kortajarenaren jarduna goraipatu dute klubetik: «Egin zuen lana perfekziora bideratu zuen».
 
Urtea bukatzear dagoen honetan, Danok Danena kluba pozik dago lortzen ari diren emaitzekin eta belaunaldi erreleboarekin. «Ea ba gaztetxoak animatzen diren olinpiarra den kirol hau praktikatzera eta jarraitzen dugun orain arte bezala emaitza onak lortzen», zehaztu dute klubetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!