65 pilotari ariko dira Gabonetako XX. Pilota Topaketan

Ataria 2022ko abenduaren 26a

Lehiaketarekin hasi aurretik familia argazkia atera dute pilotari guztiek Iñaki Artolarekin batera.

Alegian elkartu dira pilotari guztiak, kanporaketekin hasi aurretik.

Martxan jarri da Gabonetako XX. Pilota Topaketa. Guztira 65 pilotari ariko dira, eta binaka jokatuko dute lehiaketa. Alegian prebenjamin eta benjamin mailakoak ariko dira, Altzon alebinak eta Amezketan infantil eta kadete mailakoak. Azken hauek maila berean jokatuko dute, infantiletan bi pilotarik bakarrik eman dutelako izena. Kanporaketak eta finalerdiak gaur eta bihar jokatuko dira, eta finalak ostiralean, 16:00etan hasita, Alegiako Elorri frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!