Olentzero eta Mari Domingiren zain, kantari

Ataria 2022ko abenduaren 24a

Eguberri bezperan, ohi bezala, baserritar jantziak soinean, kantura atera dira herritarrak eskualdeko herri gehienetan. Zenbaitetan Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko aukera ere izan dute.

Abenduaren 24a da gaur, eguberri kantuak abesteko eguna. Eta halaxe egin dute eskualdeko herrietan. Eguraldia lagun, etxez etxe atera dira herritarrak kantari. Olentzero eta Mari Domingi ere hasi dira pixkana herriak bisitatzen, eskutitzak jasotzen eta opariak banatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!