Tolosaldeko Triatloi Taldeko kirolariak, sarituak

Ataria 2022ko abenduaren 23a

2022ko Gipuzkoako Triatloi sari banaketa egin berri da Donostiako Kirol Etxean. Bertan duatloi eta triatloiko modalitateetan kategoria guztietako Gipuzkoako lehen hiru sailkatuak saritu zituzten.

Tolosaldeko Triatloi Taldeko kirolariei dagokionez, jubenil mailako duatloian Aratz Urkola eta Ximena Ceberiok jaso zuten garailearen eta txapeldunordearen saria. Modalitate berean baina junior mailan, Mara Arrutik garaipena eskuratu zuen, eta beterano mailan Pili Esnaolak bi sari jaso zituen duatloiko zein triatloiko bigarren postuei esker.

Gizonezkoen kasuan, taldean bi saritu izan dituzte. Batetik, junior mailako Elur Urkolak hiru sari jaso zituen, duatloian eta distantzia labur zein luzeko triatloian. Bestetik, Joxean Montoyak beterano mailan triatloian bigarren postua eskuratu zuen.

Eskualdeko beste hainbat saritu ere izan ziren: Aitor Regillaga tolosarra eta Aitor Tejeria billabonatarra. Datorren denboraldian horiek ere Tolosaldeko Triatloi Taldeko kide izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!