Osasun publikoaren aldeko dinamikekin hasi dira Osakidetzako langileak

Ataria 2022ko abenduaren 22a

ELA, SATSE, LAB, SME, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzeak antolatu dituzte gaur Osakidetzako lantegi guztietan. Tolosako eta Amasa-Villabonako anbulatorioetan osasun langileak kalera atera dira.

Sindikatuen esanetan «Eusko Jaurlaritzaren propagandak» ezin du herritarrek zuzenean pairatzen duten errealitatea ezkutatu. Osasun publikoa babestu eta negoziazioa eskatzeko mobilizazio dinamikak hasiko dituztela iragarri dute. Gaur, elkarretaratzeak egin dituzte 11:00etan EAEko ospitale guztietan. Horrekin batera, 13:00etan, Lehen Mailako Arretako zentro guztietara zabaldu dute deialdia. Tolosan, osasun langileei TOPAko kideak eta pentsiodunak elkartu zaizkie. Sindikatuen esanetan ekintzak egiten jarraituko dute Gabonak pasa ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!